Urkulluk testu «bideragarri» bat eskatu du

2019ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Vocento hedabide taldearen foro batean hizlari aritu da Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria, legelariek estatutu berriaren testu artikulatua Eusko Legebiltzarrean aurkeztu dutenean, eta esan du «proposamen bideragarri bat egitea eta horrek ibilbide instituzionala izatea» dela kontua. Espainiako Konstituzioak babestutako eskubide historikoen «interpretazio malgu bat» beharko litzateke, haren iritziz. Horrez gain, azaldu du erabakitzeko eskubidea ez dela « hartu behar totem gisa batzuen aldetik eta tabu gisa besteen aldetik». Lehendakariak uste du estatuan sortu daitekeen jokalekua «egokia» izan ahal dela «[EAEko] autogobernu sistema bereziak lurralde eredu plural berrian» tokia izan dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.