Txillardegiri omen egingo diote, batua sortzeko lanagatik

Txillardegi, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU.
2018ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Aldiro pertsona edo kolektibo bat omentzen du Korrikak, eta datorren urtekoan Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hartuko dute gogoan. Leloarekin lotuta, adierazi dute Txillardegik klika eragin zuela euskararen esparruan, eta aldaketa handiak sorrarazi zituela. «Haren kezka nagusia zen aldarrikatzea herriak hizkuntza beharrezkoa duela eta Euskal Herriak euskara ezinbesteko ezaugarria duela».

Gogoratu berri dute 1968ko Arantzazuko biltzarra, euskara batuaren sorrerarena. Horri heldu dio Korrikak ere Txillardegi gogoratzeko. Nabarmendu dute euskara batua sortu izana «oinarrizkoa» izan dela euskara garatzeko, eta Txillardegik ezinbesteko rola izan zuela horretan: «Egundoko lana egin zuen, eta euskaldunon historian egin den gauzarik inportanteena ziur aski Txillardegiri zor diogu».

Orain baino lehen ere hartu izan du Korrikak Txillardegi gogoan. 2012an hil zen, eta hurrengo urteko Korrikan, Donostian, gogoan izan zuten; senideek eraman zuten lekukoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.