Mozioa aurkeztu du EH Bilduk, «epaiei aurre egiteko»

2019ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Nafarroako Legebiltzarrean mozioa erregistratu du EH Bilduren talde parlamentarioak, euskararen dekretuaren kontrako bi epaiak auzitegietan geldiarazteko xedez. Zehazki, Maria Txibiteren gobernua premiatu du helegiteak aurkeztera, lan deialdi publikoetan «euskararen ezagutza beste hizkuntzena baino gutxiago inoiz ez baloratzera», eta hori lortzeko «beharrezkoa den euskarri juridikoa ematera». Koalizio abertzaleak ohar batean adierazi duenez, Auzitegi Nagusiaren epaiek agerian utzi dute «zonifikazioa gainditzen ez den bitartean ezinezkoa izanen dela nafar euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.