Bi gizonezko atxilo, indarkeria matxistagatik

2020ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Herenegun bi gizon atxilotu zituzten emakumeei eraso egitea egotzita. Portugaleten atxilotu zuten bat (Bizkaia), emakume bati sexu eraso bat egin eta jotzea leporatuta; Bilbon bertzea, emakume bat jotzeagatik eta udaltzainei mehatxu egiteagatik.

36 urte ditu Portugaleten atxiloturiko gizonak, eta biktimaren etxean egin zion eraso emakumezkoari. Bertze erasoa kalean gertatu zen.

Atzo arratsaldean, elkarretaratzea egin zuten Bilboko Zazpikaleetan, joan den astean gertaturiko erasoa eta herenegungoa salatzeko. Aurrenekoarekin lotuta, 18-21 urte arteko hiru gizonezko atxilotu zituen Ertzaintzak ortziralean, eta Basauriko espetxean dituzte preso (Bizkaia). Erasoa pairatu duen neska adingabea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.