Irudia. Gasteiz

Zaballan hildako azken presoa gogoan

IÑIGO URIZ / FOKU.
2020ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Zaballako kartzelan (Araba) 32 urteko preso bat hil zen joan den astean, bere buruaz beste eginda, eta hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Gasteizen, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren atarian. Salhaketa taldeak deitu zuen mobilizaziora, eta neurriak eskatu zituen horrelako heriotzak eragozteko. Taldearen arabera, joan den astean hildako presoak bi aldiz eskatu zuen zerbitzu psikologikoa, nahiz eta Espainiako Espetxe Erakundeek ukatu egin duten eskari hori jaso izana. Elkarretaratzean ohartarazi zuten, gainera, Espainiako Gobernuak ezkutatu egiten dituela espetxeetan izaten diren heriotzak. Ikerketak egiteko eta dagokienek gaiari buruzko erantzukizunak hartzeko eskatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.