Panafrikarren jomuga

Afrikar intelektualen talde batek dio«Afrikaren emantzipazio kolektiboaren alde lan nekaezinean ari direnak zoriondu eta adoretzeko garaia» dela, «baina goizegi da garaipena deklaratzeko».

kemi Seba, 5.000 CFA franko billetea erretzen Dakarren, 2017an. BERRIA.
Irune Lasa.
2020ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Afrikako 50 intelektualek —besteak beste,Ndongo Samba Syllak— agiri batean erantzun diote CFA frankoan iragarritako erreformei: «Aldaketak ez dira Frantziako Gobernuaren eta urte luzeetan statu quo-a defenditu duen Boli Kostako bere aliatuaren onginahiaren emaitza. Aitzitik, gizarte mugimendu panafrikarrek, intelektualek eta herritar xeheek CFA frankoaren aboliziorako hainbat urteetan egindako mobilizazioa izan da eragilea».

CFA frankoaren kontrako ahotsak ez dira berriak. Deskolonizazioaren garaian, Sekou Toure sindikalista presidente zuen Gineak uko egin zion CFA frankoari. Ordainetan, historialari zenbaiten arabera, Frantziako zerbitzu sekretuek Ginea «desegonkortzeari» ekin zioten, besteak beste, herrialdea billete faltsuetan urperatuz. Oraindik ere, Gineako ekonomiaren ajeak hainbatetan erabiltzen dira adibide gisa, CFA frankoaren egonkortasunerako abantailak aipatzean.

Deskolonizazioaren urte haietan ere, 1963ko urtarrilean, Togok CFA frankotik atera behar zuen data baino bi egun lehenago, kolpe militar batek herrialdeko agintea hartu eta Sylvanus Olympio presidentea hil zuen.

Azken urteetan, berpiztu egin da CFA frankoaren eta neokolonialismoaren kontrako mugimendua, batez ere sare sozialek gazteen artean panafrikanismoaren indartzea ekarri duelako.

Sare sozialetan oihartzun handia lortu zuen ekintza bat Kemi Seba aktibista polemikoak egindakoa izan zen. 2017ko abuztuan 5.000 CFAko billetea erre zuen Dakarren (Senegal) manifestazio batean. Atxilotu eta herrialdetik kanporatu egin zuen Senegalgo Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.