Ospakizun kontzertua gaur, lau maisu gogoan

2022ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Ikasturte osoan euskal konpositoreak izango ditu gogoan Musikenek bere hogeigarren urtemuga ospatzeko programazioan. Lau euskal konpositoreren inguruko jardunaldiak egingo dituzte: Jesus Guridi iazko urrian, pablo Sorozabal martxoan, Aita Madina ekainean eta Francisco Escudero urrian. Ospakizunik handiena gaur izango da, Musikenen bertan egingo duten kontzertuan (19:00), lau musika maisu horiek izango baitituzte gogoan. Unai Urretxo zuzendariak gidatuko du Musikene Orkestra sinfonikoa; Lucia Arzallus (pianoa) eta Ana Sagastizabal (sopranoa) Musikeneko ikasle ohiak izango dira bakarlariak. Guridiren Mirentxu-ren preludioa, Sorozabalen Siete lieder, Escuderoren Concierto vasco para piano eta Aita Madinaren Tetraludium joko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.