GOMENDIOAK

2022ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Belarriprest
Hiztun guztiei eskatu euskaraz egiteko eta horrela egin nahi bestetan.
Adierazi euskararekiko prestutasuna. Jakinarazi solaskideei euskara jaso nahi dutela eta eurek ere nahi eta ahal beste erabili.
Egin lekua euskarari. Adierazi (euskara ulertzen dutela eta jaso nahi dutela), ekin (ahal eta nahi dutenean euskaraz hitz egin), jakinarazi (ulertzeko zailtasunak badira, beste era batean esateko eskatu).

Ahobizi
Ulertzen duten guztiekin euskaraz egin. Ulertzen ote duten ez jakitean, lehen hitza, beti, euskaraz izango da; ulertzen badu, euskaraz jarraitu.
Elkarrizketa elebidunetan, euskaraz. Komunikazioa bermatuta dagoenetan, eutsi.
Eutsi euskarari. Ekin (lehen hitza euskaraz), adierazi (euskarari eusteko asmoa), egiaztatu (solaskideak ulertu duela), esan (beste modu batean,
solaskideak ulertzeko zailtasuna duenean).

Bi roletan
Aztertu ohiturak eta ekin euskarari. Aztertu norekin eta zertarako erabiltzen duten euskara.
Ingurua prestatu. Ingurukoekin aurreikusi eta adostu ohitura aldaketak.
Jantzi Euskaraldia. Txapa, sare sozialetako irudia... Adierazi parte hartzen ari direla.
Baztertu aurreiritziak eta eutsi erabakiari. Aztertu nola gainditu aurreiritziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.