Ane Labaka Maioz. (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1992)

2021eko irailaren 5a
00:00
Entzun
Haurra zela bertsolari gisa hasi zen sorkuntzaren munduan, eta horretan dihardu plazaz plaza, aldi berean bertze hainbat sormen biderekin uztartuta. Txakur Gorria sormen kolektiboko kidea da Malen Amenabar, Mariñe Arbeo eta Nerea Ibarzabalekin batera, eta Beatriz Egizabal umoregilearekin Erradikalak gara eta Erradikalak ginen ikuskizunak ondu ditu. Ikasketak euskal filologiatik abiatu zituen, eta antropologian eta ikasketa feministetan segitu zuen gero: orduan hasi zen bertsolaritza, generoa eta umorea langai hartzen. Aurten kaleratu du ikerketa horren emaitza: Algara mutilatuak, umorearen aho bikotasunaz, feminismotik (Lisipe, 2021). Kezka pertsonal bat du abiapuntu: «Txikitatik entzutea zure lehengusua edo zure klaseko mutil bat zein graziosoa den, zenbat balio duen umorerako; zu ez nabarmentzea, diskretua izatea, barre egitea ahoa estalita...».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.