Nafarroako eskola garraioko enpresak ikertzen ari dira

Erredakzioa
Iruñea
2018ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuko Lehia Zuzendaritza eskola garraioan diharduten hainbat enpresa ikertzen ari da, lehiaren aurkako jardunbideetan aritu diren argitzeko. «Susmoa dago prezioak hitzartu dituztela, merkatua banatzeko», iradoki dute foru gobernuko iturriek. Hainbat ikuskatze egin dituzte ikerketaren inguruan. Oraingoz ez dago espedienterik hasita gaiarekin; informazioa biltzen ari dira zer egin daitekeen erabakitzeko. Enpresek prezioen inguruko akordio batzuk hitzartu zituztela ebazten bada, arau hauste larria egotzi ahal izango zaie, eta, ondorioz, isunak ipinibeharko zaizkie.

Lehia Zuzendaritzak oroitarazi du enpresek egindako akordio klase horiek atzematea dela administrazioaren «lehentasunetako» bat. «Halakoek ondorio larriak dituzte kontsumitzaileetan eta merkatuen funtzionamendu egokian», gogora ekarri du. Enpresen lekukotasunek berebiziko garrantzia dute halakoen berri izateko, eta zuzendaritzak hainbat neurri ditu haien lankidetza sustatzeko; esate baterako, isunak barkatzeko era izaten da, baldin eta enpresetako buruek tankera horretako akordioak atzemateko bidea errazten badiete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.