ZENBAIT ROBOT

2019ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
MAGIMIX COOK EXPERT
Ontziaren edukiera erabilgarria: 3,5 litro.
Balantza: Bai, baina robotetik kanpo.
Ukipen pantaila: Bai.
Aplikazioa: Bai, doan, sakelako telefonoetarako edo tabletarako. Erabiltzaileen errezetak biltzen ditu.
Bestelakoak: Lurrunetan egosteko ontzi handia aparte erosi behar da. Janaria prozesatzeko ontziak ditu.
Prezioa: Mila eurotik gora.

THERMOMIX TM6
Ontziaren edukiera erabilgarria: 2,2 litro.
Balantza: Bai.
Ukipen pantaila: Bai.
Aplikazioa: Cookidoo plataforma digitala dauka. Munduko 40.000 errezeta baino gehiago eskaintzen ditu, eta pantailan urratsez urrats jarraitu daitezke —wifia du—. Errezetak bereak dira, ez erabiltzaileek jarritakoak. Ordaindu egin behar da, 36 euro urtean.
Prezioa: 1.259 euro.

CECOTEC MAMBO 9090
Ontziaren edukiera erabilgarria: Bi litro. Bi ontzi ditu, bata altzairu herdoilgaitzezkoa eta bestea zeramikaz gaineztatua.
Balantza: Bai.
Ukipen pantaila: Ez.
Aplikazioa: Bai, sakelako telefonoetarako eta tableteterako. Bertan, Cecotecek berak eta erabiltzaileek jartzen dituzten errezetak ikus daitezke.
Prezioa: 300-400 euro inguru.

TAURUS MYCOOK TOUCH
Ontziaren edukiera erabilgarria: Bi litro.
Balantza: Bai.
Ukipen pantaila: Bai.
Aplikazioa: Errezeten plataforma bat dauka, eta baita Mycook Club izeneko komunitatea ere. Erabiltzaileen milaka errezeta eskaintzen ditu, eta, robotaren pantailaren bidez, errezetak urratsez urrats egin daitezke —wifia dauka—. Doakoa da.
Prezioa: 900 euro inguru.

KENWOOD KCOOK MULTI
Ontziaren edukiera erabilgarria: 2,6 litro.
Balantza: Ez.
Ukipen pantaila: Ez.
Aplikazioa: Bai, sakelako telefonoetarako eta tabletetarako. Errezetak urratsez urrats jarraitzeko, gailu horietan egin behar da.
Bestelakoak: Elikagaiak frijitu daitezkeen robot bakarra da. Elikagaiak mozteko gailua dauka.
Prezioa: 500 eurotik gorakoa.

M. CUISINE CONECT
Ontziaren edukiera erabilgarria: Hiru litro.
Balantza: Bai.
Ukipen pantaila: Bai.
Aplikazioa: Robotak 213 errezeta dauzka sartuta, baina ehunka eskuratu daitezke Internet bidez. Errezetak urratsez urrats egin daitezke robotaren pantailaren bidez —wifia dauka—. Doan da.
Prezioa: 359 euro. Lidl-ek saltzen du, urtean egun batzuetan bakarrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.