Noiz sortua: 2018-06-24 00:30:00

UHINETATIK TIRAKA

Zorionak

Xabier Lasa -

2018ko ekainak 24
Filtrazioa goraipatu. Sonia Hernandok zuzentzen duen Ganbara saioa bizkor mugitu zen ostegunean, sanferminetako erasotzaile taldea aske geratzekoa zela jakin bezain pronto. Harridura, asaldura... era arrazionalean transmititu nahian, informazioa eta iritzia finki tartekatu zizkiguten. Estibalitz Mendiak kronologia egin eta epaian azaldutako arrazoiak laburtzeaz gain, hainbat erreakzio jaso zituzten: abokatu bat, mugimendu feministako bozeramaileak, berriaren filtrazioa egin duen El Confidencial-eko ordezkaria, biktima bat... Kazetaritza lan horrek bai merezi duela eskertza jasotzea. Ez horrenbeste filtrazioaren berri emailea, Hernandok zoriondu eta guzti egin baitzuen. Zergatik ote? Ez baitu ikerketa kazetaritza praktikatu, goiz ala berandu jakingo genuen berria aurreratu besterik ez. Zoriontzekotan, justiziak forma aldetik ere oker funtzionatzen duela bistaratzeagatik behar luke izan.

Bi aje, batean. Tertuliakideek maiz agerian uzten dituzten ajeetatik bi erakutsi zizkigun Luis R. Aizpeoleak asteazkeneko Ganbara-n. Lehenengoa, hizpide jarritako gaiaz tutik ez jakin arren, hori ez aitortzea umil-umil, eta gainera, martingala erabiltzea: solaskideei iritzi ematen utzi eta ondoren «dena esana geratu da» sententziatzea —gau horretan ekarpen intelektual kaskarragoa egin arren, betiko diru-ordaina jasoko zuen gizonak...—. Bigarrena, kazetarien ukiezintasuna aldarrikatzea kazetarien tertulietan; hots, honako eta harako politikoa, epailea, gizarte eragilea... izan liteke kritikagarri, baina argi! Kazetaritza ukituz gero, hobe izen-abizenik ez aipatu eta modu generikoan mintza. Etika jokaeratik edo fair play-tik baino gehiago dauka horrek korporatibismotik eta koldarkeriatik.

Pluraltasuna, norentzat? RTVEk Donostian dituen langile batzuk beltzez jantzita ikusi genituen atzo Ostiral beltza izeneko kanpaina ikusgarriari eutsiz, Agenda saileko orrialde honetantxe. Inpartzialtasuna eta pluraltasuna aldarrikatzen dituzte. Madrilen agintean sozialistak egon edo PPkoak egon, historikoki, EAEn, RN1ko albistegiek España-una-y-libre-ren logika mentalarekin funtzionatu dute, Madrilek izendatutako gobernu ordezkariaren antzera kasik. Hortaz, kosta egiten da sinestea langile horiek RN1n euskal gizartearen pluraltasuna islatuko duten, euskara normal erabiliko duten... irratirik eskatzen ari direnik.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Apirilaren 5ean eguneratua, 14:00etan. ©

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 11.701 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 693 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 3.709 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Iñigo Urkullu lehendakaria, bideokonferentzia batean. ©Irekia

Iñigo Urkulluk «normaltasunera bueltatzeko plan bat» eskatu du

Berria

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak babesa adierazi dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak alarma egoera apirilaren 26ra arte luzatzeko egindako eskaerari. Ekonomiaren jarduera etetean «malgutasunez» jokatu izana eskertu dio.

Nafarroako erietxeko langileak, txalo jotzen, iragan asteazkenean. ©Idoia Zabaleta / Foku

Sanchez aztertzen ari da sintomarik gabeko gaixoak kiroldegietan bakartzea

Berria

Pedro Sanchezek bilera bat egin du autonomia erkidegoetako presidenteekin, eta azpiegituren zerrenda bat eskatu die hilaren 10erako, atzemandako kasu positibo asintomatikoak kokatzeko. Adierazi die milioi bat test banatuko dituela «detekzio goiztiarrerako».

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia, artxiboko argazki batean. ©Andoni Canellada / Foku

Otegirentzat, Moncloako Itun berriek «eskubide sozialak eta ekonomikoak urratzea» eragingo lukete

Berria

EH Bilduk astelehenean erabakiko du alarma egoera luzatzeari buruzko jarrera. Dena dela, orain artekoarekin «koherentea» izango dela esan du Arnaldo Otegik. Aurreko aldietan abstentziora jo dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna