UHINETATIK TIRAKA

Futbola maite dugunontzat

Xabier Lasa -

2018ko otsailak 4
Plus ekimena. EITBk iazko azaroan jarri zuen abian ekimena, astegunetan futbolak RE eta EIko programazioetan egin ohi duen inbasioari aurre egiteko, ustez. Streaming teknologiaz baliatuz, entzuleok sarean bi seinaleen artean bat hauta dezakegu: futbola zuzenean FM seinalean ala ohiko irratsaioa Eitb.eus-en. Aurrerapausoa izan, bada, eta ez kaskarra, aniztasunaren bidetik. Baina arren, ez diezagutela saldu EITBk entzuleoi eskaintzen digun opari baten antzera. Izan ere, bere garaian, Espainiako futbol profesionaleko handikiek negozio hutsagatik erabaki zutenean ligako partidak astegunetara eramatea, irrati konbentzionalek (EITBkoek barne) men egin zieten; horrek baloiaren tirania areagotzea ekarri zien euren programazioei, bestelako irratsaioak (kultura, tertuliak, musika...) nahiago ditugunon kaltetan. Plus ekimena orduan hartu zuten erabaki diskriminatzailea zuzentzeko saiakera da, ez besterik. Bestetik, aditzera eman zaigu botoitxo bati klik eginda bi aukera sortzen zaizkigula, eta «eguneroko ohiturari eutsi ahal izatea» eskaintzen zaigula era horretan. Egiatan, ohiturak aldatzera behartuak gauden bakarrak futbola nahi ez dugunok gara, derrigor sarera konektatu beste erremediorik ez baitigute uzten, futbolzaleek FMko seinale konbentzionalean segitzen duten bitartean. Akaso azken mohikar frikia izan naiteke, baina neuk, behintzat, futbola jokatzen den ilunabarreko ordu horietan irrati-aparatua eduki ohi dut gertu, sukaldeko zereginetan.

Portzierto. Urtarrilaren 25ean izan zen ohiko programazioaren azken interruptusa Alaves-Valentzia kopa neurketa zela eta. Ilunabar hartan REk ez zigun plus-aren aukerarik eman. Jokalariek ere bere partea jarri zuten, partida luzapenera eramanez. Total, Ganbara murritz batekin konformatu behar izan genuela. Arazo teknikoak direnean ere, kaltetua inoiz ez da suertatzen futbola. Hori da miraria.

No lo soporto. Zer ez duzu jasaten? galdera egiten digute entzuleoi, REko Mas que palabras-en, magazinaren unerik apoteosikoena osatuz. Amorru eta fobia pertsonalez gainezka egiten diguten barruak hustu ditzagun —eta ustez merezi dutenekin mendeku gaiztoa har dezagun— eskaintzen zaigu konfesionarioa. Irratigileak ere ez dira libratzen gezi pozoituetatik. Larunbatetan 11:00 aldera dator tarte hori, Roberto Mosoren eskutik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna