2.800 unibertsitate ikasletik gora, EGA lortu beharrik gabe

2015eko urriaren 4a
00:00
Entzun
Euskara egiaztagiriei lotuta, aldaketa nabarmena egin zuen aurreko legealdian Eusko Jaurlaritzak, PSE-EE gobernuan zela. Ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleak salbuetsi zituen egiaztagiriak lortu behar izatetik. Ez zien titulurik eman: administrazioan lanean hasteko, emantzat jo zuen maila badutela ikasleek. Eragina Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako administrazioan du erabakiak.

Hau da salbuespenen zerrenda: DBH osoa edo erdia euskaraz egin dutenei —B edo D eredua— B1 maila hartzen diete jakintzat; Batxilergokoei, B2; eta unibertsitatekoei, C1 —EGA—. Maila gorena, C2a, hiru kasutan aitortzen dute: doktore tesia euskaraz egin eta defenditzean, Euskal Ikasketetako gradua lortzerakoan, eta Itzulpengintza eta Interpretazioko gradua amaitzean —A hizkuntza euskara dela—. EHU Euskal Herriko Unibertsitatean 2.800 ikaslek baino gehiagok lortu dute salbuespena. Ziurtagiria eskatu behar izaten da horretarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.