Final kutsuko partida jokatuko dute Altuna III.ak eta Ezkurdiak

Asier Agirre, Danel Elezkano, Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia, atzo, Astelenan egindako pilota aukeraketan. ASPE.
Julen Etxeberria.
2020ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Final-zortzirenetan egin bezala, lehen mailako buruz buruko bi partida jokatuko dituzte igandean, Eibarko Astelena frontoian (Gipuzkoa), 17:00etan hasita. Danel Elezkano eta Asier Agirre ariko dira lehenbizi, eta Joseba Ezkurdia eta Jokin Altuna ondoren.

Aurreneko neurketan, «konfiantza handiz» ariko da Agirre, Oinatz Bengoetxea kanporatuta ezustea eman eta gero. Hori eragozten saiatuko da Elezkano II.a. «Ondo nago, eta badakit nire onena eman beharko dudala Asierri irabazteko».

Ezkurdiak eta Altuna III.ak, berriz, final baten parekoa jokatuko dute. Behin jokatu dute elkarren aurka buruz buru, duela bi urte, finalerdietan, eta Altuna III.a 22-17 nagusitu zen. «Oso aurkari zaila da Joseba, baina nire lanak arduratzen nau». «Gogotsu nago. Areriorik zailena da Jokin, baina, nire lana eginda, aukera izango dut».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.