Realak Valentzia jasoz ekingo dio partida sortari

2021eko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Partida kopuru handi baten atarian da Reala, datozen asteetan Espainiako Ligako, Kopako eta Europa ligako neurketak jokatuko baititu etenik gabe. Valentzia izango du lehendabiziko kontrarioa, gaur (21:00, Movistar). Zuhurtziaz mintzatu da Imanol Alguacil entrenatzailea: «Ez dugu ezer egin, asko falta da, eta ez gara nahastuko. Argi dugu egunerokoa dela garrantzitsuena, eta hori Valentzia da». Teknikari oriotarrak Mikel Oiartzabal berreskuratuko du gaurko partidarako. Bigarren Mailan, berriz, Amorebietak 2-0 galdu zuen atzo Oviedori egindako bisitan. Gaur, Eibar Lugoren zelaian ariko da (16:00, Movistar).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.