Iragan asteko erasoak bizikidetzaren aurka doaz, EHUren esanetan

Erredakzioa
2022ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
EHUko fakultate eta eskoletako dekano eta zuzendariek adierazpen bat plazaratu dute iragan martxoaren 24an EHUko campusetan izandako liskarren harira. Azaldu dute Ikasle Kontseiluak geldialdi akademikora deitu zuela, eta errektoreordetzak baimendu zuela «ikasleen eskubideak defendatzea eta protesta akademikoak egin ahal izatea». Unibertsitatea hausnarketarako eta adierazpen askatasunerako gunea dela gaineratu dute, «betiere elkarrekiko errespetuzko testuinguruan eta edozein indarkeria eraren kontra». Aurreko ostegun goizean, ordea, kalte material larriak eragin zituzten zenbait lagunek. Adierazpenean azaldu dute gertaera horiek «era larrian» kalte egiten diotela unibertsitateko bizikidetzari. Kalte materialak 55.000 eurotan zenbatu dituzte. Halaber, EHUko errektore Eva Ferreiraren esanetan, «gazteen gutxiengo bat» sartu zen Gasteizko, Bilboko eta Donostiako campusetara, «pintaketak eginez eta altzariak apurtuz». Ferreiraren aburuz, «ulergaitza» da hezkuntza publikoaren aldeko protesta batean «ondasun publikoak suntsitzea». «Herri honetako pertsona guztien ahaleginak eusten dio unibertsitate publikoari, bai unibertsitatera joan daitezkeenen esfortzuak, baita horretarako aukerarik izan ez dutenenak ere», gaineratu du.

Halaber, EHUko gobernu kontseiluak aurrekontua onartu zuen atzo: 460.649.759 eurokoa, iazkoa baino %5,32 handiagoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.