Iñaki Artola.
IRITZIA

Inbidiatik gozatzera

2021eko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Pilotariok handikap bat dugu horrelako egun handietan. Pilotazaleak garen arren, zaila izaten dugu finaletan gozatzea. Inbidia pasatzen dugu. Nik erronka bat jarri diot neure buruari: nire partidez ahaztu eta finalaz gozatzea. Jokin Altuna eta Unai Laso finalera heldu badira, txapelketako bi pilotaririk onenak izan direlako da. Emaitzek pilotari bakoitza jartzen dute bere lekuan. Gazteak badira ere, Jokinek aspalditik erakutsi du zer-nolako kalitatea duen kantxan; Lasok, berriz, orain egin du jauzirik handiena. Biak euren ibilbide profesionaleko unerik onenean daude, eta oraindik hobetzen jarraituko dutela zalantzarik ez dut.

Joko estilo antzekoa duten pilotariak dira, alor guztiak menderatzen dituztenak eta txapa gaina asko bilatzen dutenak. Funtsean, pilotari osoak dira. Ez dago jakiterik finalak zer-nolako traza hartuko duen. Bien artean jokatu dituzten partidetan, lehia gogorra ikusi dugu. Nahiago nuke 21na helduko balira, pilotazaleon gozagarrirako. Baina lau eta erdiko diziplinan zaila da hori gauzatzea, jokoa boladaka baitoa. Final bat detaile txikiek erabaki dezakete, eta sakean eta errematean asmatzen duenak hautsi dezake partida. Bestalde, finalaren eguna iritsi arte tentsioa izan duten arren, ez dut uste partidan urduritasunak biei gain hartuko dienik. Partida borrokatua izango dela espero dut.

Ez dut sekreturik: Jokini estimu handia diot. Gehienok bera jotzen dugu txapela irabazteko faborito, eskarmentuagatik-edo, baina erne Unairekin. Errespetu handia diogu guztiok. Finalerdietan Peiori Etxeberria modu horretara irabaztea handia dela iruditzen zait. Ez da kasualitatea. Inork ezustekoa ematekotan, Unaik eman dezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.