ExxonMobil, Dow Jones indizetik kanpo

2020ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Wall Streeteko burtsan kotizatzen duten balore nagusien indizea da Dow Jones Industrial Average ezaguna. Eta, bihartik aurrera, bere kiderik zaharrena galduko du: Exxon 1928. urtetik zegoen indizean. Orduan, Standard Oil zen, John D. Rockefeller mitikoaren monopoliotik eratorritako konpainietako bat. Mobilekin batu ondoren (1999an), hainbat urtetan izan da ExxonMobil munduan merkatu kapitalizaziorik handiena zuen konpainia, eta halaxe zen duela hamar urte ere.

Baina erraldoi teknologikoak iritsi ziren, eta, orain, petrolio merkatuaren kolapsoa. Eta ezer baino sinbolikoa den unea etorri da, zeinean ExxonMobil Dow Jones indizetik kanpo gelditu den. Chevron geldituko da orain indizeko energia alorreko konpainia bakar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.