Warner Brosen filmak, aldi berean aretoetan eta HBO Maxen

urtzi urkizu
2020ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Warner Bros konpainiak Eguberri egunean estreinatuko du Wonder Woman 1984 filma, bai zinema aretoetan bai HBO Max plataforman —hilabetez, soilik—. Eta 2021eko estreinaldirik garrantzitsuenak ere modu berean egingo ditu. Ordainpeko streaming plataforman hilabetez ikusgai egon ostean, pelikula horiek zinema aretoetan proiektatzen jarraituko dute. Estreinaldi sistema hori jarraituko duten filmen artean daude Dune, Matrix 4, Godzilla vs. Kong, Tom & Jerry, The Little Things, Judas and The Black Messiah eta beste hainbat.

HBO Max Europan, 2021ean

Gaur egun, HBO Max plataforma soilik Ameriketako Estatu Batuetan dago martxan. HBO Max Globaleko arduradun Andy Forssellek, ordea, asteon jakinarazi du 2021. urtearen bigarren seihilekoan iritsiko dela plataforma Europara: orain arte HBO plataforma dena HBO Max bilakatuko da. Europako erdialdeko herrialde batzuetan bi marka mantenduko dituzte: HBO Max plataforma eta HBO katea (AEBetan egun gertatzen den moduan). Hego Euskal Herrian, HBOren harpidetzak hilean 8,99 euroko kostua du. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan beste plataforma batzuetan daude edukiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.