Aholkularitza, behatokiak, laborategiak...

2019ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Ziurrek hainbat zerbitzu jakin eskaini nahi dizkie enpresei. Adibidez, bideratze aholkularitza, enpresek behar edo arazo jakin bat konpondu behar dutenerako. Behatokia ere izango du Ziurrek, eta haren xedea izango da jakinaren gainean egotea munduan industriaren alorrean zer gertatzen den mehatxu eta zaurgarritasunekin, gero hori Gipuzkoako industriaren errealitatera eramateko. Eta behatoki hori adi egongo da ere ziurtagiri, estandar eta halakoetan jazotzen ari diren aldaketa guztiei, hor oraindik nahasmen handia baitago, eta enpresek jakin behar baitute zer bete edo bezeroei zer eskaini nahi dieten zibersegurtasunaren ikuspegitik euren prozesu eta produktuetan.

Zaintza teknologikoa izango da Ziurrek eskainiko duen beste zerbitzu bat, zibersegurtasuneko azken berrikuntzen gainean egonez, gero industria sektoreko enpresei haiek ezagutu eta frogatzeko bidea emateko. Sentsibilizazioan eta ahalduntzean ere ariko da Ziur, gaikako kanpainekin, lantaldeekin eta jardunaldiekin.

Gero, sektorekako egitasmoak ere jada abian ditu Ziurrek, eta, adibidez, AFMrekin lantaldeak ditu, non lanean ari diren alorreko enpresa traktoreak. Ezagutza hori, ondoren, makina-erremintaren sektore osora zabaltzea da asmoa. Sektoreko eragileei buruzko ezagutza eta haiekin duen harremana industriako aktoreen esku jartzea ere izango da Ziurren beste lan bat.

Hala ere, frogak eta testak egiteko laborategia izango da Ziurren proiekturik anbiziotsuena. Demostrazio laborategiak enpresei ikusgarri egingo dieprozesu jakinetan zibersegurtasun neurriekin zer gertatzen ari den. Zibersegurtasun laborategiak, berriz, probatu egingo ditu produktu edo sistema batek dituen segurtasun gaitasunak. Eta, gero, formazio eta esperimentazio laborategi bat ere izango da, langileei froga horiek egin ahal izateko formazioa emateko xedez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.