Bereterretxerena, Igerabidek

ZALDI ERO.
2019ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
«Haltzak ez du bihotzik, ez gaztanberak hezurrik; ez nian uste erraten zutela aitonen semeek gezurrik. Andozeko ibarra, hala zer ibar luzea! Hiruretan ebaki zidan armarik gabe bihotza» (…) Bereterretxek ohetik zerbait entzuten du, eta galdetzen dio neskameari begiratzeko ea gizonik ba ote dabilen inguruan. Neskatoak hiru dozena ikusi ditu ate batetik bestera, miaketan. Bereterretxek leihotik tratua eskaintzen dio jaun kondeari (biziaren truke, noski): ehun behi eta zezena. Jaun kondeak, jaisteko, laster itzuliko dela. Bereterretxek, orduan, badaki ez dela itzuliko. Amari atorra egiteko eskatzen dio, hil-atorra beharbada; eguna eta ordua ematen ditu: Bazko gau erdia; eta izugarrikeria iragartzen du: jendeak oroituko du zer gertatuko den gau horretan. Badaramate Ligin barrena; han boneta erori, eta ezin jaso, loturik baitoa. Ezpeldoin, haritz bati estekatu, eta bizia kentzen diote. Bitartean, ama, Marisantz, lasterka doa mendi ugari igaroz anaiaren etxera Lakarri-Buztanobira; ezinean, belaunak herrestan dituela. Anaiaren laguntzarik ez badu, galdua du semea. Anaiak lasaiarazi egin nahi du: Maulera eramango zutela semea. Marisantz berriro lasterka doa jaun kondearen jauregiko atera, semeaz galdezka. Jaun kondeak destainaz erantzuten dio: «Badun Bereterretxez gainera beste semerik? Hoa, Ezpeldoin dun hilik; altxa ezan bizirik». Ezpeldoiko jendea izuak jota egongo da noski etxe barruetan gordea; hilketa hain gertu, eta ezjakinarena egin. Margarita, aldiz, bakar-bakarrik ari da Bereterretxeren odola ahurka biltzen. Koblariak azken kopla batez ematen dio errematea istorioari. Ezpeldoiko bukata, / Ala bukata ederra! / Bereterretxen atorretarik / hirur dozena ümen da. Azken kopla honen esanahia ulertzea ez da erraza: esan izan da Bereterretxe ez zela edonor eta asko zituela bere alde. Beharbada, adierazi nahi da Bereterretxeren askazia ez dela galduko: lagun asko dituelako. Ala Margaritaren sabelean jada hazia ereina duelako?

(Juan Kruz Igerabidek, Begoña Durrutiren Bereterretxeren kanthorea-ri sarreran)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.