BURUZAGIAK

'Airbus jaunaren' adioa eta haren ondorengotza korapilatsua

John Leahy Airbuseko zuzendari komertzial ohia. WALLACE WOON / EFE.
2019ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Ez zen erraza otsailean erretiroa hartu zuen John Leahy ordezkatzea. Airbuseko zuzendari komertziala industriako ikonoetako bat izan da azken hamarkadetan, eta eragin zuzena izan du Airbusen bilakaera arrakastatsuan, baita Boeingen beraren bilakaeran ere.

Leahy estatubatuarra Ipar Amerikako salmenten buru jarri zuenean, Airbusek merkatuaren %13 zuen. Gaur egun, praktikoki, merkatua duopolio bat da: Boeingena da erdia, eta Airbusena beste %50, neurri handi batean Leahyren salmenta estrategiei esker.

Saltzailea hasieratik izan zen ausarta, Airbus ezagutarazteko xedez. 1986an Boeingak bakarrik zituen Northwest Airlinesekin tratua egin zuen. Hamar A320ko eskaria egingo zuten, baina 100 hegazkineko eskaera bat balitz bezala, hots, prezio merkeagoan. Balizko 100 hegazkin horien entrega datak ere zehaztuko ziren. «A320a atsegin ez bazuten, hamar hegazkinak haientzat eta tratua kitto; arriskua guretzat», kontatuko zuen Leahyk. «Uste dut 145 hegazkin eskatu zituztela». Airbus jaunaren gidaritzapean konpainiak 16.000 hegazkin saldu ditu.

Airbusek Rolls Royceko Eric Schulz fitxatu zuen Leahy ordezkatzeko baina irailean dimisioa eman baitzuen. Etxeko bat, Christian Scherer, da orain Leahyren itzala gainditzeko arduraduna. Parean beste ikono bat izango du, Boeingeko salmenta buru Ihssane Mounir, zeina bere salmenta moduengatik bateren batek Boeingeko Leahy deitu duen.

Airbusek, gainera, buruzagi nagusia aldatuko du aurten. Hilabeteetako espekulazioen ostean urrian jakin zen, apiriletik aurrera Gillaume Faury frantziarra izango dela kontseilari ordezkari berria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.