Hibaikak udako bere lehen bandera astindu du, Euskotren ligaren hasieran

Aitor Manterola Garate.
2017ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Iluntze berezia izan zen atzoko Hibaikarentzat. Traineru denboraldiko aurreneko garaipena lortu zuen Orion, noiz eta Euskotren ligara sailkatzeko lehen jardunaldian eta, aldi berean, liga horretako lehen estropada puntuagarrian. Bandera eta ligako lehen postua, beraz. Ezustetzat hartzeko modukoa da alde horretatik begiratzen bazaio: orain arteko estropada guztiak San Juanek irabazi ditu. Baina ezustearenak indarra galtzen du beste alde honetatik begiratzen bazaio: Hibaika ibili da gertuen Pasai Donibaneko taldetik aurten, eta, gainera, atzoko estropada eta gaurkoa (ligako bigarren jardunaldia eta sailkatzeko biak) ondo baino hobeto prestatu ditu.

Estropada osoan ibili zen aurretik Errenteriako taldea. Ziaboga bakarrean bi segundo gutxiago behar izan zituen San Juanen aldean, eta helmugan, gainera, handiagoa izan zen aldea: 3,32 segundokoa. Pasaitarrek kolpea hartu zuten atzo, baina, behintzat, ligarako sailkatzea lortu zuten, lehen bosten artean egitea nahikoa baitzuten bi egunetako batean.

Oriok egin zuen hirugarren, 16 segundora, eta bideratua utzi du sailkatzea, gaurkoaren faltan (12:00etan, Donostian, ETB1). Laugarren lekua Arraunek eskuratu zuen, eta, leku preziatu hori kentzekotan, Hernanik edo Deustuk kenduko diote gaur; sei segundo eta hamar atera zizkien Donostiako taldeak. Dena dela, puntuak hartuko dira kontuan ezer baino lehen, eta berdinketa balego jo beharko litzateke bi egunetako denboren batuketara. Besteak atzerago geratu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.