Hilaren 17tik, neurri arinagoak Nafarroan

2021eko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Santos Indurainek jakinarazi du hilaren 17an izurriaren aurkako neurrien beste arintze bat ezarriko dutela herrialdean, beste hamabostaldi baterako, eta ondoren udarako irizpide batzuk ezarriko dituztela. «Gero ezarriko ditugun arauak uztail eta abuzturako izatea nahi dugu», iragarri zuen atzo. Datuei begira, «baikor» egoteko motiboak badirela adierazi zuen. Lehengo astean datuen jaitsiera apaldu egin zela onartu zuen, baina berriz ere beherakada antzematen dela orain aldagairik gehienetan. Hortik mezu baikorra: «Argiak ugariagoak dira itzalak baino. Hala ere, beti izan behar dugu zuhurrak». Ez zuen zehaztu neurriak zelan arinduko dituzten; aztertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.