Euskal taldeek badakite Kopan zer aurkari dituzten

2021eko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Espainiako Kopan segitzen duten bost euskal taldeek badute hurrengo kontrarioen berri. Realak Zamorari egingo dio bisita, eta Deportivoren zelaian ariko da Osasuna. Alavesek, berriz, Linaresekin neurtuko ditu indarrak. Athletic kanporaketa hau jokatzetik salbuetsita dago, urtarrilean Espainiako Superkopa jokatuko duelako. Bigarren Mailako Eibarrek Tenerife izango du aurkari, eta Amorebietak, berriz, Almeria. Zornotzarrak izango dira etxean ariko diren bakarrak, eta Urritxen jokatu ahalko dute. Partidak abenduaren 14an, 15ean eta 16an jokatuko dira.

Emakumezkoen liga bihar itzuliko da etenaren ostean. Athleticek Bartzelonaren zelaian jokatuko du (12:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.