'Plaza', bazkideek ekarpenak egiteko ataria

Euskalduna beteta, igandean, Gure Eskuren ekitaldian. ARITZ LOIOLA / FOKU.
2019ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Etxe barruan ere ziklo berri bat zabaldu nahi du Gure Eskuk, eta horretara bideratutako hainbat mezu plazaratu zituen igandeko ekitaldian. Batetik, irudia eta izena moldatu ditu —Gure Esku Dago-tik Gure Eskura—. Bestetik, herritarrei dei egin zien dinamikaren bazkide izatera. 2.000 bat ditu gaur egun, baina gehiago izatearen garrantzia azpimarratu zuen Etxaburuk: «Horrek ahalbidetuko du modu autonomo eta lasaiagoan mahai gainean jarritako erronka guztiei aurre egiteko aukera. Gero eta gehiago eta gehiago izan, orduan eta urrunago eta azkarrago iritsiko gara».

Era berean, dinamikak Plaza deituriko plataforma digital bat jarri du martxan, bazkideek «gertuko informazioa jasotzea eta erabakietan gero eta gehiago parte hartzea ahalbidetze aldera». «Gardentasun ariketa bat» izango da, Etxabururen hitzetan: «Ez soilik kanpora begira, barrura begira baizik. Horrek guztiak lagunduko digu Gure Esku indartsuago bat egiten».

Bestalde, ekitaldiaren aurretik eginiko batzarrean onartu zuten zuzendaritza kontseilu berria. Hogei lagunek osatzen dute: hamar emakumek eta hamar gizonek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.