Vicent Partal.

Kalea

2018ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Itsasoek hondoko itsaslasterrak izan ohi dituzte. Eta, askotan, ia beti, gainazaletik ikusi ezin diren hondoko itsaslaster horiek gainazaleko itsaslaster agerikoek baino hobeto zehazten dituzte kostaldeko tenperatura bera eta itsasontzien noranzkoak. Katalunian, aste honetan aditzera eman da hondoko itsaslasterra. Eta gainazalekoek egokitu egin behar izan dute, ahal moduan, gertaleku berrira.

Joan den asteburuan, Martxelo, gauzak modu ezinago garrantzitsuan aldatu ziren. Espainiako polizien manifestazioak eta mossoetako batzuen jokabide onartezinak, izan ere, Kataluniako Gobernuarekiko amorrua piztu zuten, urriaren bataren oroimenarekin nahas-masean.

Igandean, ezin konta ahala ekitaldi izan ziren, Kataluniako Gobernua benetan egiten ari dena auzitan jartzerainokoak. Eta horrek manifestazio jendetsuak ekarri zituen astelehenean, eta, horietan, lehenbizikoz txistuka ekin zieten independentismoaren ordezkari politiko batzuei.

Testuinguru horretan ulertu behar da gero gertatu zen guztia. Batzuetan esan izan dizudanez, hiru gobernu ditugu: Esquerrarena, Junts Per Catalunyaren eta Torra presidentearena. Torra ez dago egon behar duen tokian autonomismoa baliatzeko, eta horrexegatik iragarri zion ultimatuma Sanchezi, eta beste bi gobernuek nahiago izan zuten hari ñabardura batzuk egin. Hori guztia, baina, noiz piztu zen? Parlamentuak bete egin behar izan zuelarik Llarenak galdegindako formulismo bat: onartzea diputatuen ordezkapena. Eta, hor, direnak eta ez direnak egin zituzten, oreka ezinezko samar bati eustearren. Eta Juntsek Esquerratik aldendu nahi izan zuen. Funtsean zerbait hautsi da benetan kaleko presioarengatik: zerbait egiten ari zaren bitartean beste zerbait egiten ari zarela egiten segitu ahal izatea. Eta horixe da eman ziezaguketen berririk onena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.