GALDEKETAREN EMAITZAK

2019ko urriaren 27a
00:00
Entzun
1979ko urriaren 25ean egin zen Gernikako Estatutuari buruzko erreferenduma.

Parte hartzea. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 1.565.541 herritar zeuden erroldaturik. Orotara, 921.436 herritarrek eman zuten botoa, % 58,85. Abstentzioa, beraz, %41,15ekoa izan zen.

Emaitzak. Botoa eman zuten gehienek onetsi egin zuten estatutu egitasmoa, %90,27. Ezezkoa, berriz, %5,5 izan zen. Errolda aintzat hartuta, botoa eman zezaketenen %53,13k onartu zuten estatutua.

Baiezkoaren aldekoak:

EAJ, EE, UCD, PSE, EPK,ESEI, ORT-PTE, EKA.

Abstentzioaren aldekoak: HB, EMK, LKI.

Ezezkoaren aldekoak: AP
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.