Imanol: «Nik erabakiko dut oraingoan Willian Jose deitu edo ez»

Julen Etxeberria.
2020ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Ez dago aldaketarik Willian Joseren egoeraren inguruan, eta, horregatik, Realeko aurrelari brasildarra entrenatu egin zen atzo Zubietan. Hala ere, sumatzen zen urduri zegoela, eta ika-mika izan zuen kazetariekin. «Grabatu, grabatu, gero gezurrak esateko», bota zien, haserre.

Entrenamendua amaitutakoan, Imanol Alguacilek Mallorcaren aurka jokatu aurreko prentsaurrekoa eman zuen, eta egin zioten lehen galdera Willian Joseren ingurukoa izan zen. Asteazkenean Espanyolen aurkako Espainiako Kopako partida amaieran egin bezala, Realeko entrenatzaileak ez zuen gaiaz askoz hitz egin nahi izan. Hori bai, argi utzi zuen zer asmo duen igande honetarako. «Asteazkenean, Willian Josek eskatu zidan ez jokatzeko, eta haren eskaera errespetatu nuen. Baina, igande honi begira, nik erabakiko dut deialdian egongo den edo ez».

Aurrelariak egindakoaz zer iritzi duen galdetuta, Imanolek esan zuen hura «oso realzalea» dela, eta horrekin «dena esanda» dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.