Oinarrizko hiztegi bat bizitzaren amaierakoak ulertzeko

2021eko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Bizitzaren amaierari buruzko prozeduretan heziketa on bat izatea ezinbestekoa izango da legea taxuz ezartzeko. Nahasmena egoten da usu kontzeptuen artean, eta horra hainbat definizio, lausoak argitzeko:

EUTANASIA

Gaitz sendaezin bat duen pertsona bati, zeinak desgaitasun handi bat eragiten baition, edo bizi pronostiko oso mugatu bat eta pairamendu jasanezin bat, nahita heriotza eragitean datza, hark propio eskatuta, eta kontestu mediko batean.

MEDIKUAK LAGUNDUTAKOSUIZIDIOA

Suizidatzeko laguntza medikoa ematean datza, horretarako pazienteari berak hartzeko substantziak emanda; eutanasiarako deskribatutako egoera berean dagoen paziente batekin egiten da prozesua.

TRATAMENDUEN MUGATZEA

Egiten da tratamenduak erretiratu, ez ugaritu edo hasi gabe uzten direnean bizitza pronostiko mugatu bat dagoenean, edo tratamendua hutsaltzat jotzen denean osasun taldearen partetik. Ez da pazienteak egiten duen zerbait, hura artatzen duen osasun taldearen erabaki bat izaten da.

TRATAMENDUARI UKO EGITEA

Izaten da pazienteak erabakitzen duenean tratamendu bat ez hartzea, libreki erabakitzeko duen eskubidearen abaroan, behin izan ditzakeen hautu klinikoen gaineko informazioa jaso eta gero. Legez du hori egiteko aukera, bere bizitza edo osasuna arrisku larrian jartzen baditu ere.

SEDAZIO ARINGARRIA

Pertsona eriaren kontzientzia apaltzea dakar, aurrez horren gaineko informazio jasota (berari, edo bere ordezkariei, erabakirik hartu ezin badu); botikak erabiltzen dira horretarako, dosi jakin batzuetan jarrita, eta helburua izaten da sintoma errefraktario batek edo gehiagok eragindako pairamendu jasanezina arintzea. Pertsonabere azken ordu edo egunetan dagoenean, hilurreneko sedazioa esaten zaio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.