Gaur amaituko da Vatikanoko goi bilera

2019ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Vatikanoko hiri estatuan mundu osoko gotzainak bildu dira, lau egunez, adingabeen sexu abusuen inguruan hitz egiteko. Helburu izan dute protokolo bat adostea abusu horiek eragozteko eta salaketak bideratzeko. Goi bileraren hasieran, Eliza katolikoko buru Jorge Mario Bergogliok, Frantzisko aita santuak, zenbait proposamen azaldu zituen: salaketak jasotzean horien berri ematea agintaritza zibilei; zigortutako apaizak kargugabetzea; apaiz egin nahi dutenei aurrez azterketa psikologiko bat egitea; eta salaketak aztertzeko zentroak sortzea, besteak beste.

Egunotan, biktima batzuen testigantzak entzun dituzte, eta hainbat alorretako profesionalenak: psikologoak, komunikazio adituak... 190 parte hartzaileetatik hamabi emakumeak izan dira: mojen hamar ordezkari eta Vatikanoko bi funtzionario.

«Auzi honi ematen diogun erantzuna Elizaren sinesgarritasunaren froga izango da», nabarmendu du Federico Lombardi goi bilerako moderatzaileak. Hans Zollner gailurraren antolatzaileak adierazi du elizkoien artean «etsipen handia» nabaritu duela gaiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.