Sakelakoak, ezinbesteko 'online' eragiketak egiteko

2019ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Bankuko eragiketak Internet bidez egitea gero eta ohikoagoa bihurtzen ari da egunetik egunera, eta atzotik jarduera horiek egiteko lege berri bat dago martxan. Sakelako telefonoak ezinbestekoak izango dira aurrerantzean online plataformetan sartzeko. Horretarako, finantza erakunde bakoitzak bide ezberdinak erabiliko ditu: sakelakoan aplikazio bat deskargatu beharko dute banku batzuetako erabiltzaileek, edo SMS bidez jasoko duten kode batekin egingo dituzte eragiketak besteetakoek. Orain arte, banku askok txartel batean zeuden zenbakien bidez egiten zituzten sareko eragiketak, eta horiek sakelakoen bidez egingo dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.