MENDE ERDI LANEAN

2016ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Marte tematia da bere sekretuak ezkutatzen. Azken 50 urteetan, ia 40 misio joan dira hara, eta erdiek huts egin dute. Arrakasta izan dutenen artean, honako hauek izan dira garrantzitsuenak.

1964 Mariner 4 (AEB). Martera onik heldu zen lehen misioa. Planetaren gertuko hogei bat argazki eskuratu zituen, zuri-beltzean.

1971 Mars 3 (SESB). Planetara hurbildu, eta modulu bat lurreratzea lortu zuen. Azken horrek 20 segundoz besterik ez zuen iraun lanean; adituek uste dute hauts ekaitz batek erasan ziola.

1971 Mariner 9 (AEB). Planetaren orbitan era egonkorrean sartzea lortu zuen lehen espaziontzia izan zen. Urtebete egin zuen planetaren inguruan biraka, eta 7.000 irudi baino gehiago lortu zituen.

1975 Viking (AEB). Bi espaziontzi zituen misioak, bakoitza lurreratze modulu batez hornitua. Lurrazalaren lehen irudi zehatzak lortu zituzten.

1996 Mars Pathfinder (AEB).Sojourner noranahikoa lurrazalean jarri zuen, Marteren geologia arakatzeko.

1997 Mars Global Surveyor(AEB). 240.000 irudi eta milioika zientzia datu eskuratu zituen, 2006an kontaktua galdu arte.

2003 Mars Express (Europa). Orbitan ondo kokatu zen, baina barruan zeraman Beagle 2 lurreratzaileak huts egin zuen. Satelitea oraindik lanean ari da.

2003 Spirit eta Opportunity roverrak (AEB). 174 kiloko ibilgailuak, noranahikoak (rover deritzenak). Iraganean egondako uraren zantzuak aurkitu ditu. Spirit jada ez dabil, baina Opportunity-k zintzo dihardu lanean oraindik ere.

2011 Mars Odyssey (AEB). Mineralen eta elementu kimikoen mapa osatzen ari da.

2011 Curiosity noranahikoa (AEB). Inoiz bidalitako ibilgailurik handiena (ia 900 kilokoa). Molekula organikoen inguruko aztarnak lortu ditu.

2013 MAVEN (AEB). Marteren kanpoko atmosferaren inguruko ikerketak egiten ari da.

2016 ExoMars (Europa eta Errusia). Lehen zatian, planetaren atmosfera ikertzea du helburu nagusia. Lurra hartu behar zuen Schiaparelli modulua, berriz, galdutzat eman dute. Hurrengo jomuga, 2020an: rover bat eraman nahi dute Martera, lurpean bi metroko zulo bat egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.