Gaur aurkeztuko dute 'Herritarron ituna'

2018ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Gure Esku Dago plataformak gaur ezagutaraziko du azken urtean norbanakoekin eta eragileekin lantzen aritu den Herritarron ituna, «erabakitzeko eskubidearen aldeko 2.019 arrazoiren bilduma». Zehaztu dutenez, gaur aurkeztuko duten dokumentua lehen zirriborro bat da, eta datozen asteetan ekarpenak biltzen jarraituko dute. Ondoren, denen eskuragarri jarriko dute. «Arrazoi ugari eta askotarikoak, desberdinak diren arren, guztiek dute muinean erabakimenaren auzia», azpimarratu du GEDeko kide Jone Amonarrizek, giza katearen bezperan Gasteizen eginiko agerraldi batean.

Amonarrizek azaldu duenez, 100.000 lagunek bat egin dute mobilizazioarekin, eta gogoratu du izena eman gabe ere parte hartu daitekeela. Dokumentuari buruz, zehaztu du instituzioen esku utziko dutela datozen askeetan, besteak beste Eusko Legebiltzarrera eta Nafarroako Parlamentura eramango dutela, eta horixe irudikatuko dutela gaurko mobilizazioan ere, argudio horiek «eskuz esku» Gasteizera eramanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.