Koronabirusa

Sanchezek ziurtatua dauka alarma egoeraren luzapena bihar

2020ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak seigarrenez eskatuko du bihar, Kongresuan, alarma egoera luzatzeko; berriro bi aste luzatzea galdegingo du, eta hilaren 21era arte iraungo luke. Martxoaren 16an ezarri zuen alarma egoera estatuan, COVID-19a dela eta.

PSOE-UPren gobernuak ziurtatua du onarpena, EAJrekin eta ERCrekin akordioak egin dituelako. Hala ere, Sanchezek C's-rekin ere lortu nahi du adostasuna, azkeneko luzapenean bezala. C's-ek esan du «koherentziaz eta zuhurtziaz» jokatuko duela. EH Bilduk oraindik ez du iragarri bihar zer bozkatuko duen.

EAJk igandean erdietsi zuen akordioa gobernuburuarekin, eta, horren truke, Hego Euskal Herrian Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatuko dute konfinamenduaren hirugarren eta azkeneko fasea; zehazki, datorren astelehenean hasiko da fase hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.