Eroski: «Animalien ongizatea bilatzen saiatzen gara beti»

2022ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Makroetxaldeetako haragia eta supermerkatuen arteko lotura ohikoa da, baina banatzaile handiek hautsi egin nahi dute. «Tokiko produktuak sustatzen ditugu», nabarmendu du Eroskik. Azaldu duenez, bezeroek geroz eta gehiago erosten dute bertako haragia, etahorrek berresten du tokiko produktuen alde egiten duten apustua. Behi haragiaren kasuan, salmenten %35 tokiko haragia dira: «Gureharakinek egiten duten lanari esker,%60 ere izaten da maiz». Are gehiago, kontsumitzaileak tokiko produktuak erostera bultzatzen dituela azaldu du.
Eroskik ziurtatu du saltzen duten haragi guztia animalien ongizatea bermatzen duten etxaldeetatik datorrela: «Ez diogu haragirik erosten animaliak esplotatzeko lan egiten duten enpresei». Hori hala izan dadin, bezeroei tokiko ekoizpeneko haragiak eskuratzen laguntzen dietela dio. «Ahalik eta informazio gehien ematen saiatzen gara, bezeroak askatasunez aukera dezan zer erosi nahi duen».
BERRIA saiatu da Uvescoren eta Mercadonaren iritzia biltzen, baina ez du lortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.