INBADITZAILE EZAGUNENAK

2022ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Lutxoa
Esox lucius. 1949an Frantziatik kirol arrantzarako sartutako arrain espezie inbaditzaile bat da. Oso oldarkorra da bertako beste espezieekin.
Zamo arrunta
Cyprinus carpio. Inbaditzailea ez ezik, etxekotu zen lehen arrain espeziea ere bada. Mundu osoko ibai eta urtegietan hedatu da.
Black bass
Microrepterus salmoides. Perka amerikarra ere deitzen zaio, AEBetan eta Mexikon duelako jatorria. Bertako ziprinidoen jale amorratua da.
Alburnoa
Albrunsun alburnus. Inbaditzaileen artean txikiena da tamainaz, baina sekulako kalteak eragiten ditu. Arrantzarako beita bizi gisa sartu zuten eta asko hedatu da geroztik.
Ortzadar amuarraina
Oncorhynchus mykiss.AEBetakoa da jatorriz, baina 1874an hasi ziren kirol arrantzarako beste ibaietan sartzen, eta bertakoei kalteak eragiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.