Autogestio proiektuei babesa eman die Laukoak

2018ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
Aurreko ostiralean, Geroa Baik autogestio proiektuen aldeko adierazpen bat babestu zuen Nafarroako Parlamentuan. Ahal Dugu-k aurkeztutako testuaren alde bozkatu zuten EH Bilduk, Geroa Baik eta Ezkerrak. Adierazpenak dio parlamentuak babestu egiten dituela autogestio proiektuak eta bere kabuz antolatzen direnak, «komunitate pluralak eraikitzeko».

Asteburuan, Mikel Armendariz Geroa Baiko Iruñeko zinegotziak Diario de Noticias egunkariari eskainitako elkarrizketan aipatu zuen gaztetxearen eraikina Nafarroako Gobernuarena dela, eta hari dagokiola erabakiak hartzea. Halere, gogoan hartu zuen udalak Caparrosoko eraikina eman ziela, baina baimena kendu ziela, egin ezin ziren obra batzuk egin baitzituzten. Bitartekari lanak egiteko prest agertu da: «Inor ez da gurekin harremanetan jarri».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.