HILBERRIA. Fidel Uriarte

Talentua, burua eta gola

BERRIA.
unai zubeldia
2016ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Gola galdu zuen atzo Athleticek. Berezkoa duen izaera oldarkorra. Talentua. Grina. Ausardia. Eta ezker oin fina. Fidel Uriarte Macho 1962tik 1974ra Athleticeko jokalari izandakoa hil zen atzo, gaixotasun luze baten ondoren, 71 urte zituela. 1945eko martxoaren 1ean Sestaon jaioa, 17 urterekin egin zuen debuta lehen taldearekin, 1962ko irailaren 23an. Jose Angel Iribarrek egun berean egin zuen debuta, Malagaren zelaian —2-0 galdu zuten zuri-gorriek—.

Uriartek bi titulu irabazi zituen Athleticekin, 1968-69 eta 1972-73 denboraldietako Espainiako Kopak, eta ligako golegilerik onena izan zen 1967-68 denboraldian, 22 gol sartuta. 394 partida jokatu zituen Bilboko taldearekin —17. postuan dago sailkapen horretan—, eta 120 gol sartu zituen; hamabi jokalari bakarrik daude Athleticen gol gehiago sartuta. Balentrien artean, Betisi bost gol sartu zizkion 1967ko abenduaren 31n.

29 urterekin amaitu zuen Athleticeko ibilbidea, eta Malagan egin zituen azken hiru denboraldiak. Futbola ahaztuta, zinegotzi izan zen Castro Urdialesen (Espainia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.