Zahar etxeetan 850 hildako, erdiak hamabost egunean

2020ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Ospitaleetan eta gainerako adierazleetan koronabirusaren eragina gutxitzen hasi zen martxo bukaeran, baina handik aurrera eragin zuen birusak hildako gehien zahar etxeetan. Hego Euskal Herrian, zaharren egoitzetako 850 egoiliar hil dira, gutxienez, koronabirusaren eraginez —Nafarroak esana du 170 bat gehiago hil direla antzeko sintomekin, baina ez diete testik egin, eta ezin jakin—; horietatik erdiak baino gehiago apirileko lehen hamabost egunetan zendu ziren.

Datuak aldakorrak dira, baina uste da 4.000 egoiliar inguru kutsatu dituela gaitzak zentroetan —gutxi gorabehera, sei egoiliarretik bat—; hilkortasun tasa altua da, beraz, gaitza harrapatu duten bostetik bat baino gehiago hil baitira. Sendatuta daude gehienak, ordea, eta azken asteetan apenas izan da hildakorik zentro horietan.

Atzo eguneratutako datuen arabera, COVID-19ak hil dituen eri guztien %43 inguru ziren zahar etxeetakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.