EBZk baldintza gutxiago jarri dizkio erositakoari

2020ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Europako Banku Zentralakabian jarri du larrialdiko programa bat 750.000 milioi euroren zorra erosteko, zor hori erosleak izango dituela eta interes txikiarekin moldatuko dela ziurtatzeko. Baina orain arteko zor erosketa programan baino malguago jokatzea erabaki du Christine Lagarde buru duen taldeak. Bi muga kendu dizkio bere buruari. Batetik, gehienez herrialde baten zorraren %33 baino gehiago erosteko mugarik ez du bete beharko larrialdiko programak.

Bestetik, urtebete eta 30 urte arteko zorra soilik erosteko muga alde batera utziko du EBZk. Neurri hori ongi etorriko zaio Alemaniari, iragarri baitu urtebetean itzuli beharreko bonuen bitartez finantzatu nahi duela 150.000 milioi euroren gastu gehigarria.

«Ez dago mugarik euroarekiko dugun konpromisoan», esan zuen Lagardek, txio baten bidez. Baina ikusteko dago banku zentralaren malgutasunak oztoporik aurkitzen ote duen arauak oso zorrotz betearazi nahi dituztenen artean. Haien arabera, mugak ez jarrita uler daiteke EBZ estatu bat zuzenean finantzatzen ari dela, eta hori debekatzen dute EBren arauek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.