Osasunak Granada hartuko du gaur, eta Eibar Vigon ariko da

Julen Etxeberria.
2021eko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Osasunak eta Eibarrek gaur jokatuko dute: iruindarrak Sadarren ariko dira, Granadaren kontra (14:00, Movistar La Liga); eta eibartarrek Celtari egingo diote bisita (18:30, La Liga). Biek irabazteko premia dute, sailkapeneko azkeneko postuetan baitira: Eibar hamaseigarren da, eta Osasuna, azken-aurrena. Gorritxoen egoera da bereziki kezkagarria, hamahiru jardunaldi baitaramatzate irabazi gabe. Hobeto ari da Eibar, baina hark ere onbidera itzuli nahi du ligan azkeneko bi partidak galdu eta Espainiako Kopatik kanpo geratu ondoren. Baina bai Granada, bai Celta aurkari bihurriak izango dira bientzat.

Athleticek, berriz, bihar jokatuko du, San Mamesen, Getaferen aurka (21:00, Gol). Marcelinoren aginduetara hasitako bide onari eutsi nahi diote zuri-gorriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.