Urkulluk bisita «pribatua» egin dio Junquerasi espetxean

Erredakzioa
2018ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria bisitan joan zaio Oriol Junqueras Kataluniako Gobernuko presidenteorde ohi eta ERCko presidenteari Lledonersko espetxera (Herrialde Katalanak). Asteartean izan zen Urkullu kartzelan, atzo zabaldu zenez, eta bi orduz aritu ziren hizketan. Jaurlaritzako Lehendakaritzako iturrien arabera, «arrazoi pertsonalak eta, batez ere, humanitarioak» direla medio egin zion bisita.

Egoera politikoaz «oso kontziente» topatu zuen Urkulluk Junqueras. Maila pertsonalean, berriz, «lasai» antzeman zuen, eta baita «bere senideekiko, inguru politikoarekiko eta gizarte katalan osoarekiko onena den horretan interesatuta» ere. Jaurlaritzak «beti» izan du buruan bisita hori egitearen aukera, besteak beste, «hausnarketak partekatzeko», eta azpimarratu du Urkulluk harreman «bizia» duela Kataluniako ordezkari instituzional, sozial eta politikoekin.

Iazko urritik espetxean dago Junqueras, Kataluniako prozesu subiranistaren harira. Udazkenerako espero da haren eta gainerako presoen aurkako epaiketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.