Sanferminak. Pamplonesaren 100. urteurrena. Maria Eugenia Abaigar. Pamplonesako musikari ohia

«Sanferminek maitasun moduko bat gehitzen diote Pamplonesari»

Iruñea
2019ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Flauta jotzailea da Maria Eugenia Abaigar (Iruñea, 1966). 1982an Pamplonesan sartu zen, eta 1998ra arte egon zen. Orain, flauta irakasle gisa jarraitzen du musikan.

Zer dira sanferminak?

Nire jaiak dira. Gazte sartu nintzen Pamplonesara, eta sanferminetako guztia bizi izan dut.

Zer izango lirateke sanferminak Pamplonesarik gabe?

Tristeagoak. Adibidez, goizeko dianak ezin dira ulertu Pamplonesa gabe.

Eta Pamplonesa sanferminik gabe?

Bandak maila ona du musika talde gisa. Baina sanferminek maitasun moduko bat gehitzen diote Pamplonesari, eta ez luke orain duen herri bultzada hori izango.

Zer dute dianek berezi?

Asteburuan pixka bat masifikatzen dira, baina astean zehar Iruñeko jendea biltzen da, hitz eta dantza guztiak dakizkiena.

Gaupasa edo bermuta, zer nahiago duzu?

Adin kontua da. Gaztetan nahiago nuen gaupasa, eta helduagoa izanda, goizeko bermuta.

Zer gehituko zenieke sanferminei, eta zer kendu?

Jende andana eta zikinkeria kenduko nizkieke, eta festetako parte hartzaileak hobeto porta daitezela gehitu. Ongi pasatu daiteke molestatu gabe.

Zer soinu banda jarriko zenieke sanferminei?

Orain duena! Pamplonesarena, Riuau-riauarena... Soinu banda perfektua du jada!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.