Sanferminak Iruñean. Pamplonesaren 100. urteurrena. Zuriñe Mayo. Pamplonesako musikaria

«Pamplonesa desagertuko balitz, ordezko bat sortuko litzateke»

Iruñea
2019ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Duela hamabi urte sartu zen Pamplonesan Zuriñe Mayo (Iruñea, 1983). Klarinete jotzailea da, eta irakasle lanetan ere ari da.

Zer dira sanferminak zuretzat?

Lanarekin eta festarekin zerikusia duen zerbait.

Pamplonesa barruan desberdin bizitzen dira sanferminak?

Guk jo egiten dugu, eta hori lana da, baina giro ona sortzen da bandako kideen artean. Hala ere, kide batzuentzat sanferminak gogorrak dira; ez da gauza bera agertoki batean jotzea, edo kalean.

Zer izango lirateke sanferminak Pamplonesarik gabe?

Jaietan, ekitaldi asko betetzen ditugu. Pamplonesa desagertuko balitz, ordezko bat sortuko litzateke.

Eta zer ematen diote festek Pamplonesari?

Lan egiteko beste modu bat, kalera ateratzearena.

Txoko bat?

Peñen lokalak, soilik sanferminetan irekitzen direnak.

Unetxo bat?

Txupinazoa. Udaletxeko atari atzean egoten gara; ez dugu ezer ikusten, baina bai entzuten. Bat- batean, ateak ireki, eta zirrara sortzen da jendea ikustean.

Zer kendu eta zer gehituko zenieke sanferminei?

Kentzekotan, egunen bat. Eta gehitzeko, errespetua. Urte osoan lantzen ditugu zaintza lanak, baina badirudi sanferminetan guztia erabat ahazten zaigula.

Zer eskaini dizu Pamplonesak?

Nik klarinetearen goi mailako ikasketak ditut. Irakaslea naiz, baina Pamplonesak klarinetea jotzeko aukera eman dit.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.