Manu Cabacas. Iñigo Cabacasen aita

«Alargun guztiek ez dutela ertzainen hiltzailea ezagutzen erantzun ziguten»

2015eko apirilaren 16a
00:00
Entzun
2012ko apirilean Athletic futbol taldearen garaipen bat ospatzen ari zela jaso zuen Ertzaintzaren gomazko pilota bat buruan. Lau egunera hil zen 28 urteko gaztea.

Hiru urte igaro diren arren, auzia instrukzio fasean dago oraindik, lehen ikerketetan. Senideek ez dute auzitegien jarrera ulertzen, ezta Jaurlaritzako ordezkariena ere: «Ertzainen alargun guztiek ez dutela bere senarra nork hil zuen ezagutzen erantzun ziguten Eusko Jaurlaritzatik; ez dugu ulertzen». Etsai gisa hartzen dituztela salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.