Errusiako Munduko Kopa

Kolonbiak eta Poloniak derrigor irabazi behar dute, agur ez esateko

ainara arratibel gascon
2018ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Lehen jardunaldian Japoniaren eta Senegalen aurka galdu eta gero, Kolonbiak eta Poloniak kale edo baleko norgehiagoka jokatuko dute gaur, Kazan Arena estadioan (20:00, Telecinco eta TF1). Kolonbiarentzat kolpea izan zen Japoniaren aurka galtzea, eta Jose Pekerman hautatzaileak aldaketa dezente egingo ditu hamaikakoan. Litekeena da Abel Aguilar, Wilmar Barrios, Yerry Mina eta Cristian Zapata hasieratik aritzea; baita James Rodriguez ere, osatu baita. Defentsan egindako akatsak garesti ordaindu zituen Poloniak, berriz, Senegalen kontra. Hori dela eta, Adam Nawalka hautatzaileak atzealdea sendotuko du, eta bost atzelarirekin jokatuko du. Landutakoaren arabera,Kamil Glikek, Michal Pazdanek eta Lukasz Piszczek osatuko dute erdiko atzealdea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.