Errusiako Munduko Kopa

Alemaniak kinka larrian jokatuko du gaur Suediaren aurkako partida

Imanol Magro Eizmendi.
2018ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
F multzoko taldeek gaur jokatuko dituzte bigarren jardunaldiko partidak. Lehenbizi Hego Koreak eta Mexikok neurtuko dituzte indarrak (17:00), Rostoven, eta Alemaniak eta Suediak gero (20:00), Sotxin. Mexikok eta Suediak hiruna puntu dituzte, eta, gaur partidak irabaziko balituzte, biak matematikoki sailkatuko lirateke final-zortzirenetarako. Konbinazio hori, baina, oso zaila da, tartean Alemania dagoelako.

Alemaniak maila kaskarra eman zuen Mexikoren aurka, eta kinka larrian iritsi da bigarren partidara. Hala ere, faborito izango da gaur, Suediak beste munduko ezer egin gabe eta penalti bati esker irabazi baitzion Hego Koreari. Litekeena da Joachim Loewek hamaikako erasokorrago bat zelairatzea, Goretzka, Jonas Hector eta Reusi aukera emanez.

Sotxiko partidan, aldiz, Mexikok aukera bikaina du final-zortzirenetarako sailkatzeko. Aurreko lau Munduko Kopetan pauso hori eman zuen, eta orain esku-eskura du. Hego Korea, aldiz, larri dago, are gehiago kontuan hartuta azken partidan Alemaniaren aurka aritu beharko dela. Irabazteko, Son Heung-min izarrak aurrekoan baino hobeto jokatu beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.