Hondamendi eremu izendatzeko eskatu dute instituzioek

2019ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko jarduneko lehendakariak Tafalla eta inguruko herriak hondamendi eremu izendatzeko eskatu du. Atzo goizean bildu zen ekaitzak kalte egindako udalerrietako alkateekin, Tafallako udaletxean. Barkosen esanetan, oraindik goiz da kalteen zenbaketa egiteko. Argindarrarekin izandako arazoak jada konpondu direla ziurtatu du; ez, ordea, ur hornidurarenak. Azpimarratu du, besteak beste, azpiegituretan, eraikinetan, uztetan eta ostatu eta dendetan izan direla kalteak. Gobernuak herritarren segurtasuna eta herrietarako sarbideak konpontzea izango du lehentasuna, Barkosek azaldu duenez. Horrez gain, «era guztietako laguntzak» eskainiko dizkie udalei eta herritarrei, aseguru etxeekin egin beharreko izapideak eta diru laguntzak ahalik eta azkarren bidera ditzaten.

Tafallako Udalak ere egin du hondamendi eremu izendatzeko eskaera, bere eta kaltetutako beste herrien izenean, eskualdeko hiriburua izanik horretarako aukera duela baliatuta. Horrekin batera, hiru mahai sortu ditu. Bata, teknikoa, kalteak aztertu eta zenbatzeko; Tafallako arkitektoa eraikinak nola dauden aztertzen hasia da. Beste batzorde bat sortu du herritarren harrerarako; eta hirugarrena, herria garbitzen lagundu nahi dutenak koordinatzeko. Udalaren arabera, auzolana «ezinbestekoa» izango da «normaltasunera» itzultzeko.

Tafallako alkateak ez du abisuen eztabaidan sartu nahi izan, baina esan du alkate batzuek uste dutela abisu laranja beranduegi eman zutela, ia ezertarako denborarik ez zegoenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.